Nola hitz egin gorrekin

Solasaldiaren aurretik

  • Ez hitz egin inoiz zuri begira ez badago.
  • Hitz egiten hasi aurretik, erakarri bere arreta ukitu arin batekin edo keinu txiki bat eginez.
  • Aurrez aurre hitz egin, aurpegia ongi argiztatuta berak ezpainak irakurtzea errazteko.
  • Jar zaitez bere parean (umea bada, are gehiago).

Solasaldian zehar

  • Hitz egiten ari zaren bitartean, ez izan ezer ez ezpainetan (zigarreta, boligrafoa…), ez ahoan (goxokia, txiklea…). Ez ipini eskuak aho aurrean.
  • Ongi ahoskatu, baina handizkatu eta oihukatu gabe.
  • Hitz egin naturaltasunez. Ez arinegi, ez eta mantsoegi ere.
  • Ez hitz egin era lardatsean edo argota erabiliz. Ez erabili hitz solteak.
  • Ulertzen ez badizu, errepikatu mezua. Osatu esaldia modu errazago batean, baina zuzen eta antzeko esanahia duten hitzak erabiliz.
  • Komunikazioa hobetzeko, keinu naturalak egin ditzakezu, laguntza moduan, edo zerbait idatzi dezakezu.
  • Taldeko solasaldietan ezinbestekoa da hitz egiteko txandak errespetatzea, eta nork hitz egingo duen aldez aurretik adieraztea.

(Iturria: www.aspasmadrid.es)