Bitartekaritza-errekurtsoak.
Zer da bitartekaritza zentrua?

Zerbitzu honek entzuleekiko komunikazioa errazten die pertsona gorrei eta entzumen edo mintzamen-urritasuna dutenei. Hauek testu-telefonoak, sakelakoak, faxa edo bideokonferentzia erabiltzen dituzte eta entzuleek, ordea, ohiko telefonoak.

24 orduko zerbitzua da, egunero eta urte osoan zehar. Estaldura nazionala du.

Zentro honen bidez testu-telefonoa, faxa edo posta elektronikoa erabiltzen duen edozein pertsonak harremanetan jar daiteke testu-telefonorik ez duen edozein pertsona, zentro edo elkarterekin.

Kostua dei lokal batena da, autonomia-erkidego batetik bestera egin arren. Erabiltzaile gorren edo entzumen zailtasun larriak dituztenen kasuan dei metropolitanoei aplikatzen zaizkien prezio berberak aplikatuko dira, deiak, lurralde nazionaleko edozein tokitik eginda, jatorri edo helmuga baldin badu testu-telefono bat eta bitartekaritza zentro baten bidez egin baldin bada. (Gai Ekonomikoetarako Gobernuaren Batzorde delegatuaren akordioaren laburpena, 2001eko abenduko 20koa, Telefonica de España elkarte anonimoak eskainitako zerbitzuen tarifa eta prezioei buruzkoa. PRE68/2002 Agindua, urtarrilaren 16koa. 2002ko urtarrilaren 19ko Estatuko Buletin Ofiziala)

Bitartekaritza Zentroaren arrakasta eragileen, erabiltzaileen, ikertzaileen, enpresarien, zentro teknikoen eta operadoreen elkarlanaren, batasunaren eta koordinazioaren emaitza da. Zentro honek aukera handiak ditu etorkizunari begira, zerbitzuak eta jarduerak zabalduz gero.

Bitartekaritza zentroaren zenbakiak

  • Entzuleak: 901 55 88 55
  • DTS: 901 51 10 10
  • DTS – Larrialdiak: 900 21 11 12
  • AMPER: 901 56 88 66
  • SMS: 610 44 49 91
  • FAX: 901 51 50 11
  • Bideokonferentzia: 913 75 04 98
  • E-posta: cii@sertel.es
  • Zentroaren helbidea: Rufino Gonzalez kalea, 42-44. 28037 Madril.

Zeinu-hizkuntzaren interprete zerbitzua

Pertsona gorrak gizartearen partaide dira eta urte asko daramatzate borrokan informazio eta komunikazio eskubidea aldarrikatuz, berdintasun baldintzak eskatuz.

Egunerokotasunean haien autonomia ahalbidetzeko, aukera berdintasuna bermatzeko eta gizartean parte-hartze aktiboa izan dezatela sustatzeko baliabide batzuk eskaini egiten zaizkie, adibidez, zeinu-hizkuntzaren interprete zerbitzua.

Profesional hau entzule eta gorren arteko komunikazio zubia da. Zeinu-hizkuntzan zein aho-hizkuntzan prestakuntza espezifikoa du.

Oinarrizko hiru arau daude erabiltzaileek informazioa berdintasun baldintzetan jasoko dutela bermatzeko:

  • ZEHAZTASUNA: Esaten eta zeinatzen den guztia interpretatzen du, erabiltzaile guztiak baldintza berdinetan egon daitezen.
  • INPARTZIALTASUNA: Neutrala izan behar du. Debekaturik du iritzi edo aholku ematea erabiltzaileari.
  • KONFIDENTZIALTASUNA: Zerbitzua bukatutakoan interpreteak ezin du zerbitzuaren informazioa aipatu edo horretaz baliatu.

Nola ipini harremanetan interprete zerbitzuarekin?

Zerbitzua gorrek nahiz entzuleek eskatu dezakete. Ahal den neurrian 48 ordu lehenago eskatu behar da. Eskakizuna “Arabako Gorrak” Arabako Pertsona Gorren Elkarteari egin behar zaio.

  • Tfnoa/Faxa: 945 28 73 92
  • Sakelakoa: 605 756 903
  • E-posta: arabakogorrak@hotmail.com

“Svisual” zeinuen hizkuntzako bideointerpretazio zerbitzua

Audioa eta bideoa denbora errealean konektatzeko aukera ematen du, bideo-interprete baten bidez. Baldintzak:

  • Erabiltzaile gisa erregistratzea
  • Aplikazio “Svisual” jaitsi