Historia – Noiz eta Nola sortzen da Aspasor
Aspasor 1977an sortu zen da entzumen-urritasuna duten pertsonen eta beraien familien beharrei eta arazoei aurre egiteko. Herrialde mailako elkartea izanik, Araban lan egiten du.
Hasieratik Aspasor erreferente bihurtu da Familien eta Kaltetuen Elkartze Mugimenduan, jarduera bikoitza garatuz:
- Ordezkari gisa lan egiten du entzumen-urritasuna duten ume eta gazteen gurasoen eta, oro har, pertsona gorren izenean, bere helburuekin harremana duten erakunde eta instituzio publiko edota pribatuen aurrean.
- Entzumen-urritasuna dutenen beharrei modu egokian erantzuteko beharrezkotzat jotzen dituen ekintzak gauzatzen ditu.
Aspasor konponbide egokiak bilatzen saiatzen da beti entzumen-urritasuna duten pertsonen eta haien senitartekoen beharrak asetzeko, gorrek gizartean herritar gisa, eskubide guztiekin, errealizatzeko aukera dutela bermatze aldera.