Misioa, Ikuspena, Hastapenak eta Balioak

MISIOA

ASPASOR elkartearen misioa: entzumen-urritasuna duten pertsonen eta haien familien beharretara egokitutako konponbideak lortzea, eskubide osoko herritar independente gisa gizarteratuta bizi ahal daitezen.

IKUSPENA

ASPASOR elkarteak gorrei eta haien familiei arreta eskaini eta haien eskubideen alde egin eta ordezkatzeko erakundea izateko asmoa eta nahia agertzen du. Elkartea osatzen duten guztien aniztasuna bildu, eta prebentzioan eta defentsan lan dinamika serioa indarrez garatzen du; eta horrekin batera, ekintza positiboak eskaintzen dizkie Arabako lurraldean entzumen-urritasuna duten pertsona eta taldeei.

HASTAPENAK ETA BALIOAK

ASPASOR elkarteak konpromisoa hartzen du etengabeko berriztapena egiteko honako balio eta hastapen hauek betetzean: duintasuna, berdintasuna, autonomia pertsonala, parte-hartzea eta errespetua, gardentasuna eta zerbitzu- eta kudeaketa-kalitatea.