10 Arrazoi +1 Bazkide Egiteko

  1. Arazo bera duten beste lagun eta familia batzuekin hitz egin beharragatik.
  2. Entzumen-urritasunari, gortasunari eta horien ondorioei buruzko informazioa behar dudalako.
  3. Pertsona gorrek arazo eta behar asko dituztelako eta elkartetik hobeto lan egin daiteke.
  4. Gure seme-alaben garapenean entzumen-galera konpentsatzeko lagungarriak diren ekintzak antolatzen direlako.
  5. Elkarrekin indartsuagoak izango garelako eta gai ugari daudelako Administrazioan proposatzeko eta lantzeko: detekzio goiztiarra, eskola-baliabideak eta jarraipena, komunikaziorako laguntza (zeinu hizkuntza eta aho hizkuntza), laguntza teknikoetarako diru-laguntzak, goi eta erdi mailako ikasketak egiteko laguntzak eta abar.
  6. Elkartea erreferentea delako beste pertsona gor batzuekin, beste ume gor batzuekin, harremanetan egoteko. Guztiok elkar ezagutzea garrantzitsua da.
  7. Aspasor gure seme-alabek eta, oro har, pertsona gorrek dituzten beharrak asetzen saiatzen delako.
  8. Aspasor elkarteak Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko pertsona gorren elkarte eta erakundeekin harremanak eta loturak sortzen laguntzen digulako.
  9. Nire gurasoak bazkideak direlako aspalditik, niri asko lagundu didatelako eta nik ere beste ume gor batzuei lagundu nahi diedalako.
  10. Aspasor elkarteak pertsona gorren eta beraien familien beharrak aintzat hartzen dituelako eta parte hartzeko eta ideiak proposatzeko eta garatzeko aukera ematen duelako.
  11. Dagozkidan laguntzei eta baliabideei buruzko informazioa jaso nahi dudalako, bai eta izan ditzakedan ‘abantailak’ ezagutu ere.