Nola hitz egin gorrekin
Solasaldiaren aurretik
- Ez hitz egin inoiz zuri begira ez badago.
- Hitz egiten hasi aurretik, erakarri bere arreta ukitu arin batekin edo keinu txiki bat eginez.
- Aurrez aurre hitz egin, aurpegia ongi argiztatuta berak ezpainak irakurtzea errazteko.
- Jar zaitez bere parean (umea bada, are gehiago).
Solasaldian zehar
- Hitz egiten ari zaren bitartean, ez izan ezer ez ezpainetan (zigarreta, boligrafoa…), ez ahoan (goxokia, txiklea…). Ez ipini eskuak aho aurrean.
- Ongi ahoskatu, baina handizkatu eta oihukatu gabe.
- Hitz egin naturaltasunez. Ez arinegi, ez eta mantsoegi ere.
- Ez hitz egin era lardatsean edo argota erabiliz. Ez erabili hitz solteak.
- Ulertzen ez badizu, errepikatu mezua. Osatu esaldia modu errazago batean, baina zuzen eta antzeko esanahia duten hitzak erabiliz.
- Komunikazioa hobetzeko, keinu naturalak egin ditzakezu, laguntza moduan, edo zerbait idatzi dezakezu.
- Taldeko solasaldietan ezinbestekoa da hitz egiteko txandak errespetatzea, eta nork hitz egingo duen aldez aurretik adieraztea.
(Iturria: www.aspasmadrid.es)