Antolaketa eta Funtzionamendua

Aspasor elkartearen gobernu eta administrazio organoak honako hauek dira:

  • Batzar Nagusia organo gorena da.
  • Zuzendaritza Batzordea, zuzendaritza-organo iraunkor gisa.

Batzar Nagusiak, bazkide guztiek osatutakoak, euren borondatea adierazten du. Batzar Nagusiaren eskumenak honako hauek dira, besteak beste:

  • Elkartearen jarduera plan orokorra onestea.
  • Urteko kontuak eta hurrengo ekitaldirako aurrekontua aztertu eta onestea.
  • Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onartzea.
  • Estatutuen aldatzea.
  • Elkartearen desegitea.
  • Presidentea, idazkaria, diruzaina eta Zuzendaritza Batzordeko gainontzeko kideak hautatzea edota kargutik kentzea.
  • Beste elkarte batzuekin batera federaturik edo konfederaturik aritu ala ez erabakitzea.
  • Ondasun higiezinen erabilera onartzea.
  • Gobernu organoko kideei soldata ordaintzea onartzea, dagokionean.
  • Kuotak erabakitzea.
  • Elkarteko kideak behin betiko kanporatzea erabakitzea.

Zuzendaritza Batzordeak eElkartearen interesak kudeatu eta ordezkatzen ditu, Batzar Nagusiaren xedapen eta aginduei jarraituz. Elkarteko kideak soilik izan daitezke organo horren kide. Presidenteak, presidenteordeak, idazkariak, diruzainak eta bitik seira batzordekidek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea. Batzordea gutxienez hilean behin elkartuko da, bai eta Elkartearen jarduera modu egokian garatzeko beharrezkoa den guztietan ere. Zuzendaritza Batzordearen funtzio nagusiak honako hauek dira:

  • Elkartearen eguneroko kudeaketa zuzentzea, Batzar Nagusiaren ildoei jarraituz eta beti ere haren kontrolpean.
  • Elkarteak burutu beharreko ekintzak programatzea.
  • Urteko gastuen eta diru-sarreren aurrekontua eta aurreko urtearen balantze ekonomikoa aurkeztea Batzar Nagusiak bozkatu eta, hala badagokio, onar ditzan.
  • Bazkideen proposamen eta iradokizunak aintzat hartzea eta kasu bakoitzean beharrezkoak diren neurriak hartzea.
  • Batzar Nagusiak akordio zehatz baten bitartez emandako eskuduntzak betetzea, Batzar Nagusiaren konpetentzia esklusiboak ez badira.

Filosofia

Elkartearen kudeaketa bideratzen duten printzipioak honako hauek dira:

  • Gurasoak eta tutoreak dira oinarri nagusia Elkartearen politika diseinatzerakoan. Aholku ematen diegu entzumen-urritasunarekin zerikusia duten alde guztietan.
  • Haur eta gazte gorrak dira nagusiki gure lehentasuna; beraz, gure ekintza guztiek haien integrazioa izango dute helburu, bai familian, bai hezkuntzan, bai lanean, bai gizartean.
  • Gizartea gortasunarekin eta entzumen-urritasuna duten pertsonen eta hauen senitartekoen behar eta eskariekin sentsibilizatu egin behar dugu prebentzioa sustatzeko eta komunikazio hesiak desagerrarazteko. Horretarako, berebiziko garrantzia dute diagnostiko goiztiarrak eta berehalako hezkuntza-interbentzioak, horrek bizitzaren lehen urteetan komunikazio-sistema garatzea ahalbidetuko duelako umearen gizarteratzea eta arlo guztietan irisgarritasuna lortzeko.
  • Ahalegintzen gara Administrazioak entzumen-urritasunari dagozkion arazo guztien aurrean irekiagoak izan daitezen eta gure eskakizunak aintzat hartu ditzaten. Halaber, gai honen inguruko legedia betetzeko eskatzen dugu, bai eta legea bera hobetu eta garatzeko ere.

Barne-demokrazia, gardentasuna eta kideen arteko elkartasuna dira Aspasor elkartearen jardueraren oinarriak.

Aspasor elkarteak ondorengo baloreak aldarrikatzen ditu: entzumen-urritasuna duten pertsonen ongizatea eta erabateko gizarteratzea, beraien autonomia eta garapen pertsonala, familien eskubideen defentsa eta haien beharrak asetzea, ekintzen kalitatea eta entzumen-urritasuna dutenen interes kolektiboa.

Oinarri soziala

Oinarri soziala Aspasor

Laguntza soziala eta ekonomikoa

Laguntza soziala eta ekonomikoa. Aspasor

Aspasor Zenbakitan

45 URTE LANEAN

205 FAMILIA ARTATU DIRA

GAUR EGUN: 111 PERTSONA ETA FAMILIARI LAGUNTZEN DIEGU GAUR EGUN

LANDA-EREMUKO 8 FAMILIA

BESTE HERRIALDE BATZUETAKO 26 FAMILIA

83 PERTSONA, GORTASUN LARRIA ETA7EDO SAKONA DUTENAK

97 AUDIFONO- EDO INPLANTE- ERABILTZAILE

50 PROGRAMA BAINO GEHIAGO GARATU DIRA

25 SENTSIBILIZAZIO-PROGRAMA BAINO GEHIAGO