Helburuak eta Xedeak – Zergatik eta zertarako lan egiten dugu

Gure helburu nagusia konponbide egokiak bilatzea da entzumen-urritasuna duten pertsonen eta haien senitartekoen beharrak asetzeko, gorrek gizartean herritar gisa, eskubide guztiekin, errealizatzeko aukera dutela bermatze aldera.
Helburu hori ondorengo esparruetan zehazten da:

  • Ordezkaritza eta ekimenak edota eskariak aurkeztea Elkarte honen helburuei dagozkien eskumenak dituzten Administrazio Publikoaren eta beste edozein erakunde publiko edo pribaturen aurrean.
  • Zerbitzuak, ekintzak eta programak sustatzea elkarlanean jarduteko marko komuna eta koherentea bideratzeko entzumen-urritasuna duten pertsonak ordezkatzeko eta haien interesak defendatzeko.
  • Elkartearen helburuak betetzeko egokiak izan daitezkeen informazioak, esperientziak eta baliabide zientifikoak, juridikoak eta mota guztietakoak trukatzearen koordinazioa Elkarteko kideen artean.
  • Familiei laguntza eta arreta ematea, hori funtsezko oinarria baita familiei elkargune bat eskaintzeko, esperientziak trukatzeko, haien seme-alaben heziketa-prozesuari dagokion edozein gairi buruz eztabaidatzeko eta familiak berak prozesu horretan parte-hartze aktiboa izan dezala sustatzeko.
  • Guraso, profesional, administrazio publiko eta abarrentzako prestakuntza eta informazio baliabideen sustapena entzumen-urritasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko, urritasuna antzematen denetik pertsona horien gizarteratzea eta laneratzea lortu arte.
  • Entzumen-urritasunaren tratamenduan egiten diren aurrerapen zientifiko, kliniko eta teknikoen inguruko berriak zabaltzea aldizkako edo aldian aldiko komunikazio edo argitalpenen bidez.
  • Informazioa ematea eta gorrak, gurasoak, profesionalak, agintari politikoak, erakunde publikoak eta, oro har, gizarte osoa sentsibilizatzea entzumen-urritasunarekin, komunikazio-hesiak kendu beharrarekin, integrazioarekin eta irisgarritasunarekin.
  • Helburu berdintsuak dituzten beste lurralde batzuetako elkarteekiko harremana eta elkarlana sustatu eta bultzatzea, erkidegoan, Estatuan edo nazioartean.