Komunikazio Bitartekaritza Zerbitzua

Zerbitzu honek komunikazio eta hizkuntza arloak lantzen ditu entzumen-urritasuna duten pertsonen gizarteratzea eta autonomia pertsonala sustatzeari begira. Egunerokotasunean pertsona horien komunikazio ahalmena hobetzea da helburu nagusia beren autonomia, independentzia eta gizarteratzea sustatzeko, herritar bezala eskubide guztiak izan ditzaten.

Komunikazio arloan aukera guztiak aintzat hartzen ditu, bai zeinu hizkuntzan, bai aho hizkuntzan.

Zerbitzuak gorreria duten umeei, gazteei eta helduei eskaintzen dizkie.

Mota guztietako beharrak hartzen ditu kontuan, elkarteak dituen baliabideen arabera. Une honetan eskarmentu handiko profesional batek dihardu horretan. Aditua da entzumen eta hizkuntzan eta zeinu hizkuntza ere ezagutzen du.

Profesional honen lanak eragin handia du familia arloan, umeengan bereziki, senideei jarraibideak eta estrategiak eskaintzen dizkielako.

Gorrak diren helduak prestatzeko ekintzak ere antolatzen ditu, pertsona horiek aho hizkuntzan gabeziak izateagatik maila akademiko eskasarekin eta irakurtzeko arazo larriekin iritsi direlako heldutasunera. Zerbitzu honek ezagutzak eguneratzeko, osatzeko eta zabaltzeko aukera ematen die beren garapen pertsonala eta profesionala hobetzeko.

Ekintzak aurreikusten ditu bai behar bereziak dituzten ikasleentzat, bai ingurune sozial zailetan bizi diren ikasleentzat.