Medikamentu Ototoxikoak

Entzumenean ondorio kaltegarriak dituzten substantzia batzuei deitzen zaie ototoxikoak. Badira mende asko jakina dela produktu batzuk entzumenarentzat kaltegarriak direla; substantzia hauen kopuruak gora egin du eta beraien akzio patogenoa gero eta handiagoa da, erabilera farmakologikoa emateko edo beste esparru batzuetan erabiltzeko agertu diren droga berriak direla eta.
(Iturria: www.implantecoclear.org).

Produktu ototoxikoek kalte koklearrak, bestibularrak edo kokleobestibularrak eragin ditzakete:

  • Koklean Cortiren organoari egiten diote kalte, hipoakusia edota akufenoak eraginez.
  • Maila bestibularrean orekaren organoari egiten diote kalte, bertigoak eta ezegonkortasuna eraginez.
  • Maila kokleobestibularrean bi organoei egiten diote kalte.

Sintomak era bortitzean agertu daitezke, produktua injekzio, irentsi edo arnastu ondoren edo era geldo eta amarratsu baten bidez garatu daitezke, produktua hartzeari utzi ondoren eta guzti. Eskuarki lotura zuzena egon ohi da hartutako dosiaren eta kalte ototoxikoaren larritasunaren artean. Kontuan izan behar da ototoxizitatea ager daitekeela ala ez segun eta nola hartu den produktua; hau da, botikak bide batetik emanda kalte egingo du, baina beste bide batetik ez. Hori dela eta, garrantzitsua da nola eman ondo aztertzea.

Adinak ototoxizitatean izan dezakeen eraginari dagokionez, badirudi zenbait produktutan, aminoglukosidoetan esaterako, ez dagoela alde handirik, ume goiztiarretan izan ezik. Beste produktu batzuetan, aldiz, badaude ezberdintasunak, eta umeak dira ototoxizitatea gehien pairatzen dutenak.

Gaixotasun batzuetan tratamendu ototoxikoak ematen direnean, tratamendu hauei leporatzen zaizkien hipoakusia pertzeptiboak eragiten dira; hala ere, frogatu da gaixotasun horietan hipoakusia agertu daitekeela tratamendua bata ala bestea izanda.

Ikerketa batzuek frogatu dute otitis larri errepikatuak edo tarteko otitis kronikoak izaten dituzten pertsonek sarritan galera neurosensorialak pairatzen dituztela tratamendu ototoxikoak hartu ezean.

Hona hemen medikamentu edo substantzia ototoxikoen zerrenda:

AMINOGLUKOSIDOAK

  • Estreptomizina
  • Gentamizina
  • Kanamizina
  • Amikazina
  • Paromomizina
  • Klobamizina
  • Espektinomizina
  • Neomizina
  • Dihidroestreptomizina
  • Tobramizina
  • Famizetina
  • Dibekazina
  • Sisomizina
  • Aminosidina
  • Ribostamizina

BESTELAKO ANTIBIOTIKOAK

  • B Polomixina
  • Biomizina
  • Zikloserina
  • Ristozetina
  • E Polomixina/Kolistina
  • Kaprokomizina
  • Bankomizina

DIURETIKOAK

  • Azido etakrinikoa
  • Bumetadina
  • Furosemida

BESTELAKO FARMAKOAK

  • Kinina
  • Karbamezapina
  • Urrezko gatzak
  • Cis-platinum
  • Klorokina
  • Kenopodiozko olioa
  • Mostaza nitrogenatua
  • Salizilatoak (aspirinak)

(Iturria: ASPAS-Madrid)