Elkartze-mugimenduaren sustapena
Entzumen-urritasuna duten pertsonen eta familien elkartze-mugimendua sustatzeko arloan:
- SENTZIBILIZAZIOA. Instituzioei, profesionalei eta, oro har, gizarte osoari zuzenduta, ekintza guztiak planifikatu eta garatu egiten dira entzumen-urritasunarekin eta gortasunarekin harremana duten arlo guztietan sentsibilizatzeko. Ekintza ugari programatzen dira urtero helburu horrekin eta FIAPASek antolatzen dituen kanpainetan eta jardueretan ere parte hartzen dugu.
- PRESTAKUNTZA. Eragile ezberdinen (familiak, profesionalak, gorrak…) prestakuntza maila hobetzeko ekintzak. Funtsean, Aspasor elkarteak bere jardueran interesgarritzat jotzen dituen ekintzak eskaintzen ditu prestakuntza arloan.
- Aspasor ALBISTE BULETINA. Elkartearen informazio-orria, komunikazio organoa. Elkartearen bizitzaren eta eragiten dioten gai nagusien berri ematen du. Hiruhilabetekoa izaten da, baina, gaiaren arabera, ezohiko aleak ere argitaratzen dira.
- Federazioaren eta Konfederazioaren arteko koordinazioa.
- Urteroko txangoa.
- Batzar nagusia.