Lan-Orientazio eta Arreta Zerbitzua
1998. urtean sortutako zerbitzua da. Entzumen-urritasuna duten pertsonen lan-integrazioa du helburu, enplegu arruntean sar daitezela ahalbidetzeko eta lan-egonkortasuna bultzatzeko.
FIAPAS Konfederazioak koordinatutako Estatu mailako sare batean parte hartzen du, lurralde ezberdinetako Enplegu Zerbitzuetatik arreta eraginkorra eta koordinatua eskaintzeko.
Aspasor elkarteak “Lanpostua Laguntzarekin” (ECA gaztelaniaz) izeneko metodologia erabiltzen du, estrategia hori eraginkorra baita lan-integrazioa sustatzeko, entzumen-urritasuna duten pertsonak enpresa arruntetan kontratatzea errazten duelako. Prozesu horretan langileak laguntza eta babesa jasoko ditu lan bila ari denean, lanean hasten denean eta lanpostuan kontsolidatzen denean.
Zerbitzu hau Arabako Gorrak-Arabako pertsona gorren elkartearekin batera kudeatzen da, bi elkarteek interes komunak dituztelako eta elkarlanak Arabako gorren bizi-kalitatea hobetzea ekarriko duelako.
Profesional bat arduratzen da espresuki zerbitzu honetaz.