Gizarte-arretarako Zerbitzua: familientzako arreta eta Laguntza

Zerbitzu honek harrera egin eta informazioa, orientazioa eta jarraipena eskaintzen die familiei entzumen-urritasunari dagokionean. Arreta integrala ematen die gorrei eta haien familiei bizitza osoan zehar.

Profesional bat, gizarte-langile bat, hain zuzen ere, arduratzen da lan horretaz datu bilketa eginez, gai ezberdinak Aspasor edo beste esparru batzuetako profesionalekin koordinatuz edo gaia bestelako zerbitzuetara deribatuz.

Beste alor batzuetan ere (eskolan, familian, lanean, osasungintzan, irisgarritasunean…) lan egiten du eta eskariei erantzuna ematen die:

  • Gorreriarekin zerikusia duten gaiei buruzko orientazioa orokorra.
  • Berriki diagnostikatuak: beren kaxa datozenak edota beste estamentu batzuetatik deribatuak.
  • Ikastetxeetatik eginiko eskariak.
  • Oinarrizko gizarte-zerbitzuetatik eginiko eskariak.
  • Osasun zerbitzuetatik eginiko eskariak.
  • Aspasor elkarteko kideenak.
  • Aisialdiari dagozkionak.
  • Entzumen-protesiak eta bestelako laguntza teknikoak egokitzapena.
  • Salaketak eta demandak.