10 Arrazoi +1 Bazkide Egiteko
- Arazo bera duten beste lagun eta familia batzuekin hitz egin beharragatik.
- Entzumen-urritasunari, gortasunari eta horien ondorioei buruzko informazioa behar dudalako.
- Pertsona gorrek arazo eta behar asko dituztelako eta elkartetik hobeto lan egin daiteke.
- Gure seme-alaben garapenean entzumen-galera konpentsatzeko lagungarriak diren ekintzak antolatzen direlako.
- Elkarrekin indartsuagoak izango garelako eta gai ugari daudelako Administrazioan proposatzeko eta lantzeko: detekzio goiztiarra, eskola-baliabideak eta jarraipena, komunikaziorako laguntza (zeinu hizkuntza eta aho hizkuntza), laguntza teknikoetarako diru-laguntzak, goi eta erdi mailako ikasketak egiteko laguntzak eta abar.
- Elkartea erreferentea delako beste pertsona gor batzuekin, beste ume gor batzuekin, harremanetan egoteko. Guztiok elkar ezagutzea garrantzitsua da.
- Aspasor gure seme-alabek eta, oro har, pertsona gorrek dituzten beharrak asetzen saiatzen delako.
- Aspasor elkarteak Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko pertsona gorren elkarte eta erakundeekin harremanak eta loturak sortzen laguntzen digulako.
- Nire gurasoak bazkideak direlako aspalditik, niri asko lagundu didatelako eta nik ere beste ume gor batzuei lagundu nahi diedalako.
- Aspasor elkarteak pertsona gorren eta beraien familien beharrak aintzat hartzen dituelako eta parte hartzeko eta ideiak proposatzeko eta garatzeko aukera ematen duelako.
- Dagozkidan laguntzei eta baliabideei buruzko informazioa jaso nahi dudalako, bai eta izan ditzakedan ‘abantailak’ ezagutu ere.